Durangoko Udalak Irisgarritasun Plan berria lantzeko pauso berriak emango ditu datozen hilabeteetan, eta, helburu horrekin,durangarren iritziak jaso nahi ditu galdetegi baten bitartez. Horretarako,parte hartze prozesuetarako espreski prestatu duen www.partehartu.durango.eus helbidean eskegi du aipatutako galdera sorta.

"Irisgarritasun Plana gure herria irisgarriagoa izateko datozen urteetan egingo ditugun jarduketen plangintza da. Beharrezkoa egiten zaigu durangarrek beraien iritziak helaraztea, haiek baitira egunerokotasunean oztopo edota traba arkiteknokiak pairatzen dituztenak. Zenbat eta iritzi gehiago jaso, Irisgarritasun Plan osatuago bat landuko dugu", aipatu dute Aritz Bravo eta Neskutz Rodriguez zinegotziek.

Plan hau datozen urteetan oinezkoen ibilbide eta udal eraikinetan egingo diren lanen gainean oinarrituko da,irisgarritasunaren gaineko lehentasunak zehaztu asmoz.

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko azaroaren 24a, 12:10

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus