Euskaraldian entitate gisa izena emanda, modu kolektiboan hizkuntza ohiturak aldatzeko konpromisoa hartu du Durangoko Udalak. Hortaz, udaleko zerbitzuetako langileek eta zinegotziek ariguneak eratu dituzte. Ariguneak euskaraz lasai aritzeko guneak dira, eta bi motatakoak daude: barne ariguneetan, lankideekin euskara gehiago egiteko ariketa egingo da taldean; kanpo ariguneetan, berriz, herritarrei begirako harrera euskaraz eskainiko da, "ahobizi" edo "belarriprest" bat egongo da harrera-lekuetan.

Esan bezala, Durangoko Udalak eta bere erakunde autonomoek (Durango Kirolak, Astarloa Kulturgintza, Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Udal Euskaltegia) eman dute izena Euskaraldian, eta baita Durango Eraikitzen enpresa publikoak ere. Guztira, 43 arigune sortu dira.

Gainera, langile eta zinegotziekin lanketatxoa egin da azken hileotan, Euskaraldian parte hartu dezaten eta euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko ariketara batu daitezen.

 

Fecha última modificación:  24 de noviembre de 2020 a las 10:23

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Fax: 946201622 Correo electrónico: durango@durango.eus