Udalak usain txarrei buruz egindako ikerketa diagnostikoan sartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Durangoko Udaleko bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean izango dira datorren asteartean, Eusko Jaurlaritzari herriko eta eskualdeko airearen kalitatea hobetzeko konpromiso argia har dezala eskatzeko. Horretarako, neurri zehatzak eskatzeaz gain, Iurretatik zetozen bentzeno-tontor altuak detektatu zituen Tecnalia-ren ikerketa kontuan hartzeko eskatuko diote Legebiltzarrari.

"Eusko Legebiltzarrera joko dugu, Tecnaliak Udalarentzat egindako azterlanaren emaitzen inguruan durangarrek duten kezka jakinarazteko. Gure ustez, aireak ez du udal-mugarik, eta, beraz, oso garrantzitsua iruditzen zaigu Eusko Legebiltzarrari eskatzea gai honetan inplikatzeko, Durangon ez ezik, Durangalde osoan ere eragina baitu. Gure ikerketak bentzeno tontor altuak daudela erakutsi du, eta horrek erakusten du bide luzea daukagula aurretik", azaldu dute Udaleko iturriek.

Aldi berean, Udalak Eusko Jaurlaritza herriko bi galdategiren aurrean egiten ari den neurketak eskertu ditu. Bi neurketa horiek 2017an hasitako ikerketa amaituko dute. Zentzu horretan, Udalak usain txarrei buruz egindako ikerketa diagnostikoan sartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari:

"Airearen kalitatearena durangar guztiei eragiten dien gaia da, eta ez ditu ulertzen ez udal-mugak, ez pentsamendu politikoak. Horregatik, bada garaia arazo horri erakundeen arteko lankidetzatik aurre egiteko. Lehenik eta behin, Durangon airearen kalitatearekin arazo bat dagoela onartzea eskatzen diegu alde guztiei, eta, hortik aurrera, elkarrekin lan egiten hastea".

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko azaroaren 24a, 10:23

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus