Durangoko Udalak bere baliabideak eskaini dizkio Ugo Mayor ikerlariak zuzenduriko EHUko ikerlari taldeari, azken honek COVID-19agatik positibo eman dutenen arakatze-sistema hobetu nahi baitu.

Durangoko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ikerketa bat abiaraziko dute ostegun honetatik aurrera, COVID-19agatik gaixotuta dauden herritarren arakatze irizpideak hobetzeko. Horretarako, Durangoko Udala Ugo Mayo ikerlaria buru duen ikerketa taldearekin harremanetan jarri da bien artean herrian positibo eman duten herritarren informazioa jasotzeko asmoz. Bide beretik, Osakidetzari ere informazioa eskatu diote.

Elkarlan horretan, Durangoko Udalak dei egiten die positibo eman duten durangarrei ikerketan parte hartzera. Hiru bide egongo dira eskuragarri: 94 603 00 22 telefonora deitu, 676 242 429 telefonora watsappez idatzi eta covid19ikerketa@gmail.com helbidera idatzi dezaten. Telefonoz deitzeko asteartetik igandera 10:00etatik 14:30era bitartean egin ahalko da, eta asteazkenetik ostiralera bitartean ere 16:00etatik 18:30era deitu ahalko da. Deia jasoko duten udal teknikariek galdetegi bat pasako diete posta elektronikoz edota telefonoz. Bertan jasotako informazioa konfidentziala izango da eta EHUko ikerlariengana bideratuko da zuzenean. Hori horrela dela ziurtatzeko, ikerlariek kodigo ezberdinen bitartez aztertuko dituzte emaitzok, parte hartuko duten durangarren informazioa pribatua izateko.

Osakidetzak Durangon martxan jarri zuen baheketa hasi zenean, Udalak bere burua eskaini zion ikerlari talde honi, baheketa-prozesua zerbaitetan hobetu daitekeen aztertzeko: "Gure esku dagoen guztia egingo dugu zientzia-komunitateari laguntzeko. Ikusita herrian baheketa egingo zela, Oso garrantzitsua deritzogu EHUk abian jarri nahi duen ikerketa honi gure aletxoa jartzea, bizi dugun egoera hau ahal den heinean hobetzeko. Horregatik, Ugo Mayor ikerlariarekin harremanetan jarri bezain laister, gure baliabide guztiak eskaini genizkion", adierazi dute udal ordezkariek.
Zentzu horretan, Udaleko ordezkariek dei egin diete durangarrei ikerketa horretan parte hartzeko: "Gure helburua osasun sistemaren jarraipen mekanismoak indartzea da, eta horretarako durangarren laguntza beharko dugu"

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko azaroaren 4a, 14:24

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus