Batzorde horretan alderdi guztien inplikazioa bilatuko du gobernu taldeak: "Herri modura lan egiteko garaia da".

Durangoko Udalak Urgentziazko Bozeramaileen Batzordea deitu du ostegun goizerako, hartutako neurriak eta hartuko direnak alderdi guztien artean adosteko. Izan ere, Udalaren eskumena diren hainbat neurri garatuko ditu datozen egunotan Durangoko Udalak, eta horretarako alderdi guztien inplikazioa eskuratu nahi dute gobernu taldeko kideek:

"Orain arte egin bezala, herri modura lan egiteko garaia da, eta, zentzu horretan, alderdikeriak albo batera utzi behar ditugu. Denon artean lan eginez gero, egoera honetatik arinago irteteko aukera izango dugu, elkarlana funtsezkoa baita".
Bozeramaileen Batzordean hartuko diren neurriak Udalaren eskumenetan daude, hau da, Udalak ezingo ditu Eusko Jaurlaritzak edota Espainiar Gobernuak hartutako neurriak gogortu, esaterako, ordutegiak edota aforoak. Dena den, badaude beste hainbat neurri, tokian tokikoagoak direnak. Neurri horiek Osakidetzarekin partekatuko dituzte udal ordezkariek.

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko urriaren 21a, 14:58

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus