Izen emateari dagokionez, martxoan izena emanda zeudenek (konfinamentuaren aurretik) lehentasuna izango dute.

DurangokoUdalak, Durango Kirolak-en bitartez, haur eta gaztetxoentzako ur-ikastaroetanizena emateko epea ireki berri du. Ikastaroak mailakatuta hasiko dira,momentuan momentuko beharrizanak kontutan hartzeko.

Horidela eta, 2015ean eta 2016ean jaiotako umeen ikastaroak urriaren 5ean hasikodira. Izen emateari dagokionez, martxoan izena emanda zeudenek(konfinamentuaren aurretik) lehentasuna izango dute. Horiek irailaren 29an10:00etatik aurrera egin ahalko dute, gainontzekok, berriz, urriaren 1ean 10:00etatikaurrera.

8-9,10-11 eta 12-15 urte bitarteko gaztetxoen ikastaroak urriaren 1etik aurrerahasiko dira, eta izen ematea dagoeneko irekita dago.

Ikastarohauek martxan jartzeko, Durango Kirolak-ek Kontingentzia Plan ezberdinak gartubehar izan ditu. Besteak beste, hurrengo neurriak aurreikusten dira:

  1. Aldagelan ezin da dutxarik erabili. Igerilekuetako barruko dutxetan kloroa kenduko dute.
  2. Ezin da lehorgailurik erabili.
  3. Aldagelan egon daitekeen denbora, gehienez 5 minutu sarreran eta 10 minutu irteeran.
  4. Igerileku barrura sartu arte, maskararekin egon beharko dute.

Gainera,martxoan izena emanda eta diru itzulketaeskatu ez dutenek, 2021eko ekainera arte izango dute epea martxoko hilabeteadohainik berreskuratzeko. Beste adin batzuetarako ikastaroak ahal diren heineanmartxan jarriko dira.

Ordutegiak eta informazio osatuagoa: https://www.durangokirolak.net/index.php

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko irailaren 30a, 09:11

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus