"Haien esanetara gaude. Eguna eta ordua jartzea baino ez da falta, eta hor egongo gara", azaldu dute Garrastatxuk eta Riosek.

Durangoko Udalak ostiral goizean bidali die Eusko Jaurlaritzari eta Iurretako Udalari Tecnaliak egindako azterlana. Azterlan horren arabera, Benzeno tontor oso altuak hauteman dira Iurretatik. Aldi berean, premiazko bilera bana eskatu die gai hori aztertzeko. 

Ostiral goizean, Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak ofizioz bidali diete aipatutako erakundeei Durangon atzemandako 700ug/m3-ko Bencenoko tontorren berri ematen duen txostena. Azterlan hori duela urtebete hasi zen Durangori eragiten dioten usain txarren jatorria antzemateko lehen helburuarekin, eta Benzeno, Tolueno edo Estireno bezalako konposatuen tontor garrantzitsuak hauteman ditu. 

"Gardenak izan nahi izan dugu, eta herritarrei informazioa lehen eskutik eman. Hemen politika egiteko bi eredu daude, 30 urtez ikusi duguna, beste alde batera begiratzea eta informazioa ezkutatzea izan dena, eta, bestetik, guk martxan jarri nahi duguna, gardentasunarena eta herritarrei esku artean dugun informazioa helaraztearena", azaldu dute Garrastatxuk eta Riosek. 

Eusko Jaurlaritzak eta Iurretako Udalak arazoari irtenbide bat eman diezaioten elkarlanerako prestutasun osoa erakutsi du gobernu taldeak. Hori dela eta, herritarrei eragiten dien kutsadura murrizteko zein pauso eman ditzaketen ikusteko bilera bana eskatu die. Aldi berean, hurrengo egunetan Durangoko gobernu taldeak Airearen Kalitatearen Mahaia deituko du. 

"Iurretaren eta Eusko Jaurlaritzaren esanetara gaude. Eguna eta ordua jartzea baino ez da falta, eta hor egongo gara. Guri dagokigun gaia da, eta asko kezkatzen gaitu, Horregatik, erantzukizuna eta lankidetza eskatzen dugu, ika-mika politikoetatik haratago auzotar guztien osasuna baita jokoan dagoena".

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko urriaren 1a, 13:10

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus