Segurtasun neurri guztiak bermatuz, ikuskizunak herriko auzo ezberdinetara hedatuko dituzte.

'UdaKulturaz Blai', Durangoko Udalak uda garairako prestatu duen kultur progamazioa, herriko auzoetara hedatuko da abuztuan zehar. Orain artean Landako ikastetxeko patioan eta Plateruenan egin bada ere, programazioaren bigarren zatia auzoetara zabalduko da.

Gauzak horrela, ikuskizunak Aramotzen, San Fauston, Tabiran edota erdiguneko beste hainbat txokotan ikusi ahalko dira. Lehen aukera larunbat honetan izango da, abuztuaren 1ean, Rojo Telón Circo konpainiaren 'Son Ellas' ikuskizuna Aramotz auzoko Errotaritxuena parkean gozatu ahalko baita.

"Orain artean egin den bezala, segurtasun neurri guztiak bermatuko dira ikuskizun hauetan. Kulturaren aldeko apustu garrantzitsua egin dugu Udaletik uda honetarako, eta apustu hori herriko beste txoko batzuetara eraman nahi dugu, guztiok osatzen baitugu Durango, ez soilik erdigunea".

Guztira,40 kultur ekitaldi inguruk osatuko dute 'Uda Kulturaz Blai'ren programazioa. Ikuskizunetarako gonbidapenak (dohain) aldez aurretik hartu beharko dira hurrengo puntuetan:

·Durangoko Arte eta Historia Museoan

Abuztuko ordutegia: > Asteartetik Igandera: 11:00-14:00 > Astelehenak itxita.

·Emailez: mharrera@durango.eus

·Telefonoz: 94 603 00 20

·Internetez: www.kutxabank.com (zerbitzu honek 0,60 €ko komisioa kobratzen du sarrera bakoitzagatik).

 Egunean bertan ere, leku librerik balego, sartu ahalko da ikuskizunetara.

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko uztailaren 30a, 14:29

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus