Ordaintzeko epea 2020ko irailaren 1etik, urriaren 31 bitartekoa (biak barne). Zuen erosotasunerako, erreziboen ordainketa helbideratzea gomendatzen dizuegu.

 ORDAINKETA EGITEKO ERAK:

1.- HAZ-eko bulegoan ordaintzeko gutuna jaso ahal da, gero Kutxabank, Laboral Kutxa, La Caixa edo Banco Santander-eko bulegoetan ordaintzeko.

HAZ-en jendaurreko arretarako ordutegian herritarraren kutxazainean (txartelaz).

2.- Kutxabank-eko abisua jaso dutenek, Kutxabank, Laboral Kutxa, La Caixa edo Banco Santander-eko bulegoetara zuzenean joan daitezke ordainketa egiteko.

3.- Ordainketa helbideratuta dutenei, 2020ko azaroaren 6an egingo zaie kargua haiek emandako kontu korrontean.

Ordainketa helbideratuta ez dutenek, urriaren 30rarte aukera dute 2020ko ordainketa helbideratzeko.

Jakin beharra dago, nahiz eta oharra ez jaso, ordaintzeko betebaharra mantentzen dela.

Borondatezko ordainketa epea amaitu eta gero, premiamenduzko prozedura hasiko da, errekarguak, berandutza- korrituak eta kostuak ere eskatuko direlarik.

Dena dela, ordainketa-agiriak helbideratzea eskatzen dizuegu, inolako arazorik egon ez daiten.

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko urriaren 1a, 13:18

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus