** Ohar garrantsitsua: Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko  dira indarrean, irailaren 30era arte, bi egunak barne. .

Diru-laguntza deialdiko ezaugarriak:

Laguntza-lerro berria da.

Durangoko Udalak bakarrikfinantzatutako diru-laguntza da.

Aurrekontua: 500.000 euro.

Baldintza guztiak bete eta dokumentazio guztia epe barruan aurkezten duten guztiek jasoko dute diru-laguntza, baina behin beti­ko zenbatekoa baldintzak bete eta eskariak epean aurkeztu dituzten pertsona kopurua­ren araberakoa izango da.

NORENTZAT:

Enpresa jarduerak gauzatzen dituzten per­tsona fisiko edo juridikoentzako laguntzak dira. Jarduera horiek Jarduera Ekonomikoen Zergako epigrafe hauetako baten alta eman­da egon beharko dira:

  • 1.474. Arte grafikoak (inprimaketa grafikoa).
  • 1.50. Eraikuntza.
  • 1.64. Establezimendu iraunkorretan egindako elikagaien, edarien eta taba­koaren txikizkako merkataritza (647.4. izan ezik -autozerbitzuko erregimenean edo erregimen mistoak edozein motatako elikagaien eta eda­rien txikizkako merkataritza, super­merkatuetan, salmenta-aretoaren aza­lera 400 metrokoadrokoa edo handiagoa denean). 
  • 1.65. Establezimendu iraunkorretan egindako elikagaiak ez diren produk­tuen txikizkako merkataritza (655. izan ezik -erregaiak eta lubrifikatzaileak).
  • 1.67. Elikadura-zerbitzua (tabernak, jatetxeak, kafetegiakż ).
  • 1.68. Ostalaritza zerbitzua.
  • 1.69. Konponketak.
  • 1.755. Bidaia agentziak.
  • 1.82. Aseguruak.
  • 1.832.1. Aseguru-agentziak eta ase­guru-artekaritzak.
  • 1.834. Higiezinen jabetzari eta jabetza industrialari buruzko zerbitzuak.
  • 1.844. Publizitate, harreman publiko eta antzeko zerbitzuak.
  • 1.849. Beste ataletan bildu ez eta en­presei eskainitako zerbitzuak.
  • 1.932. Lanbide heziketa eta trebakun­tza eta goimailako heziketako irakas­kuntza ez arautua.
  • 1.962.1. Film zinematografikoen ba­naketa eta salmenta, zinta magnetos­kopikoaren euskarrian dauden filmak izan ezik.
  • 1.971.1. Jantziak eta erabilitako etxeko objektuak tindatzea, lehorrean garbitzea, garbitzea eta lisatzea.
  • 1.972.1. Jaun-andreen ile-apaintze zerbitzuak
  • 1.972.2. Edertasun aretoak eta insti­tutuak.
  • 1.973.1. Argazki-zerbitzuak
  • 1.973.3. Fotokopiagailuekin egindako dokumentuen kopia-zerbitzuak.
  • 1.975. Markoztatze-zerbitzuak.
  • 1982.52. Loteria, kirol-apustu eta bestelako jokoetako saltzaile ofizialak, Sociedad Estatal Loterias y Apuestas del Estado sozietatearen merkataritza-sarean sartuta daudenak. 
  • 2.776. Zientzia Politiko eta Soziale­tan, Psikologian, Antropologian, His­torian eta antzekoetan doktore eta li­zentziadunak.
  • 2.834. Odontologoak.
  • 2.836. Laguntzaile tekniko sanitarioak eta fisioterapeutak.
  • 2.838. Optiko-optometristak eta po­dologoak.
  • 2.839. Masajistak, bromatologoak, dietistak eta erizaintzako laguntzaileak.
  • 2.945. Albaitaritza kontsultak eta kli­nikak.

Jarduera ekonomikoa pertsona autonomo batek edo mikroenpresa batek gauzatu be­harko du.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, enpresa-jarduera eten egin behar izan da alarma egoeraren faseren baten, edo

Enpresa jarduera eten behar izan ez bada ere, apirilean gutxienez % 75 gutxiago fak­turatu da, 2019ko irailetik 2020ko otsailera arteko diru-sarreren batez bestekoarekin alderatuta. 2019ko iraila baino beranduago alta eman duten jarduerei dagokienez, alde­raketa egiteko jarduera-epealdian egiaztatu­tako diru-sarrerak hartuko dira kontuan.

Enpresaren egoitza fiskala edo jarduera gau­zatzeko lokala Durangon egon beharko da.

 DIRU-LAGUNTZEN GEHIENEZKO ZENBATEKOA:

Establezimendua edo jarduera itxi behar izan duten enpresa-jarduerentzat:

  • 600 euro.
  • Horrez gain, jarduera gauzatzeko lo­kala errentan hartuta badaukate, 200 euro.

Establezimendua/jarduera itxi EZ duten jar­duerak, baina diru-sarreratan % 75 baino gehiago galdu dutenak: 450 euro.

Baldintzak betetzen dituzten eta dokumen­tazioa osorik aurkezten duten pertsona guz­tiek jasoko dute laguntza, baina azken zen­batekoa eskari kopuruaren araberakoa izan­go da.

ARAUDI AUTONOMIKOAK EZARRITAKO UDAL LAGUNTZAREN BATERAEZINTASUNA:

Jarduera itxi edo eten duten establezimen­duek / jarduerek lokalaren alokairua ordaintzeko 200 euroko diru-laguntza BATERAEZINA da Lanbidek helburu bererako honako deialdi honetan emandako lagun­tzarekin: "Norberaren konturako langileen­tzako edo langile autonomoentzako aparteko diru-laguntzak, beren jarduerak bertan behe­ra geratu badira COVID-19ren osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoeraren adierazpena­ren ondorioz", (EHAA, 2020/04/15).

ESKAERA EGITEKO EPEA:

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta irailaren 30era arte, bi egunak barne.

ESKATZEKO MODUA:

Udaleko web gunean normalizatutako eskae­ra-orri eredua dago eskura: www.durango-udala.eus.

ESKAERA ZELAN EGIN: 

- Aurrez aurre: HAZeko bulegoan (Barrenka­le 17). Horretarako aurretik hitzordua eskatu behar da zenbaki honetara deituta: 639 580 023.

- Administrazio-postaren bidez, Correoseko zigiluarekin eta bidalketa-data adierazita.  

ESKAERA-ORRIAREKIN AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

8. oinarrian zehaztutakoak:

  • A atalean, pertsona fisikoentzat.
  • B atalean, pertsona juridikoentzat.

Lokaleko alokairua ordaintzen bada, horri lotutako laguntza jasotzeko, apirileko, maia­tzeko eta ekaineko errenta ordaindu izana egiaztatuko da, edo errentatzaileak eta errentariak epe horretako alokairua atzera­tzeko sinatutako akordioa aurkeztu beharko da.

8.2. atalean adierazitako erantzukizunpeko adierazpena eskaera-orrian barneratuta da­go; beraz, ez da beharrezkoa aparte aurkez­tea.

Ez da beharrezkoa izango zerga zorrik edo Gizarte Segurantzarekiko zorrik ez dela egiaztatzeko agiririk aurkeztea, nahikoa izango da eskaera-orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpena.

DIRU-LAGUNTZA JASOTZEKO EPEA:

Laguntzak abenduaren 31 baino lehen or­dainduko dira.

ONURADUNEN BETEBEHARRAK:

Diru-laguntza emateko ebazpena argitaratu ostean gutxienez 9 hilabetez eustea jarduerari.

JUSTIFIKAZIOA:

11. oinarrian adierazitako agiriak aurkeztu beharko dira, diru-laguntza emateko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamahirugarren hilabetera. 

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko abuztuaren 6a, 12:28

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus