Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, Kutxabank-en eta Durangoko Arte eta Historia Museoko txarteldegian.

Hastear da uda honetan Durangoko kaleak kultur ikuskizunez beteko dituen 'Uda Kulturaz Blai'. Asteburu honetan zehar hurrengo ekitaldiak ikusi ahalko dira:

- Uztailaren 3an, ostirala, Mariachi Los Cazahuates
- Uztailaren 3an, ostirala, Afrika kontzertua
- Uztailaren 4ean Haatik Dantza, 'Errimak bi Oinetan' saioarekin
- Uztailaren 5ean L'Atelier Dantza Eskola, 'Udako gau bateko Ametsa'.

Saio guztiak doan izango dira, baina aforoa kontrolatu asmoz sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira hurrengo bideetan:

- https://labur.eus/UKB-sarrerak
- Arte eta Historia Museoan: Egunero zabalik (astelehena kenduta) 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 artean
- San Agustin Kulturgunean ikuskizuna baina ordubete lehenago.

Astean asteroko sarrerak banatuko dira, hau da, ezingo dira aldez aurretik programa osoarenak eskuratu. Modu horretan, antolatzaileek ahalik eta jende gehiagorengana heldu nahi dute. Gehienez ere sei ikusletako taldeak antolatuko dira, alegia, emanaldiez lagun arte mugatuan gozatzeko aukera egongo da, baina taldeen artean segurtasun tartean mantenduko dira.

Uztail hasieratik irailaren hasiera arte, 'Uda Kulturaz Blai' programazioa aurkeztu berri du herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Guztira, arte eszenikoetako (musika, dantza, antzerkia,¿) 38 emanaldi eta kulturarekin lotutako 59 ekimen burutuko dira aurtengo udaldian.

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko uztailaren 2a, 19:37

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus