Historian bigarren aldiz, udal aurrekontuetako 100.000 euro zertan inbertitu aukeratuko dute durangarrek.

Bere historian bigarren aldiz, Durangoko Udalak Aurrekontu Partehartzaileen azken fasera iritsi da. Aipatutako azken fasean, durangarrek Udalaren hurrengo aurrekontu orokorretan 100.000 euro zertara bideratu aukeratuko dute 2021era begira. Horretarako, 22 proiektu dituzte eskura, eta horiei botoa eman ahal izango diete herritarren parte-hartzea sustatzeko http://partehartu.durango.eus/ webgune berriaren bidez. 100.000 eurotara arte aukeratzen diren proiektu bozkatuenak datorren urtean garatuko dira.

Bozketa uztailaren 31ra arte luzatuko da. Pertsona bakoitzak, bere NANarekin identifikatu ondoren, hiru proposamen bozkatu ahal izango ditu guztira, 3, 2 eta 1 puntu-sistema baten bidez, eta 3 punturekin bozkatuko du gehien gustatzen zaion edo garrantzitsutzat jotzen duen proposamena. Bukaeran, puntu gehien lortzen dituzten proposamenak lehenetsiko baitira.

Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak horrelako prozesu parte-hartzaileetan parte hartzearen garrantzia helarazi diete herritarrei: "Orain dela gutxira arte prozesu parte-hartzaile horiek pentsaezinak ziren Durangon, Durangoko historian Aurrekontu Partehartzaileak egiten diren bigarren urtea izateak erakusten duen bezala. Durangarrekin parte hartzeko bide berriak irekitzen ari gara, herriari hitza ematea beharrezkoa dela uste baitugu. Datozen urteetan bide horretan sakontzen jarraituko dugu".

Aurten parte-hartze prozesua maiatzean hasi da eta osoa izan da, hau da, herritarrek hasieratik parte hartu ahal izan dute euren proposamenak eskainiz. 50eko mozketa pasatu zutenak 'gustatzen zait' udal teknikarien esku geratu ziren, bideragarritasun teknikoa aztertzeko eta muga ekonomikoa ez pasatzeko. Orain, mozketa pasatu duten 23 proposamenak herritarren erantzunaren esku geratuko dira prozesu honetan.

2021eko aurrekontuetan sartzea
Azkenik, ezarritako aurrekontua osatu arte boto gehien jaso dituzten proposamenak 2021eko ekitaldirako Udal Aurrekontuan sartuko dira. Behin dokumentua onartuta, udalaren webgunean argitaratuko da.

Aurrekontu Partehartzaileak prozesu irekia dira, eta, horren bidez, Durangoko herritarrek proposamenak egin ditzakete udal-aurrekontuaren zati bat erabiltzeko moduari buruz. Durangoko Udalak udal-aurrekontuaren zenbateko bat erreserbatzen du Aurrekontu Partehartzaile gisa, Udal Aurrekontuaren proiektua egin aurretik irekitako urteko prozesuan jasotzen diren proposamenetarako.

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko uztailaren 2a, 19:25

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus