Bertako auzo elkartearekin batera hartutako erabakia izan da. Gainera, abuztuan 'Uda Kulturaz Blai' programazioaren ikuskizun batzuk bertara eramatea pentsatzen ari dira udal arduradunak.


Durangoko Udalak iraila hasieran hasiko ditu Aramotz auzoan kokatuta dagoen Errotaritxuena parkeko lanak. Modu horretara, orain arteko parkea irekita egongo da udako hilabeteetan zehar, jendeak berdeguneaz gozatu ahal izateko. Lanak uztailean hastea aurreikusita bazegoen ere, udal arduradunek bertako auzo elkartearekin izandako bilera batean irailean hastea erabaki zuten bi aldeek.

Besteak beste, abuztuan zehar 'Uda Kulturaz Blai' kultur programazioaren ikuskizun batzuk ere bertan egitea planteatu dute arduradunek, betiere segurtasun protokoloak betetzen direla ziurtatzen bada.

Lanek 300.000 euroko aurrekontua izango dute, eta hiru hilabeteko epea izango dute. Auzotarrekin batera adostutako parke berriak adin ezberdinetarako espazio eta elementu berriak jasoko ditu, besteak beste, haurrentzako ur-parke berri bat.

Gainera, ume eta haurrentzako jolasgunea (txintxaunak, tirolina, ¿) elementu naturalez (egurra, sokak, ¿) hornituko da, eta ekitaldi ezberdinak egiteko gune bat atonduko da.

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko uztailaren 2a, 19:13

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus