Ugatz, Osama eta Luken dira Zabalarra eskolako A kategorian aurkezturiko "Gerrak ez du izenik" lanaren irabazleak. B kategorian, Fray Juan de Zumarraga institutuko Laura eta Josuren lan-taldeak jaso du saria, "Oroimenaren Azala" lanarekin. Gidoi onenaren saria, Fray Juan de Zumarraga Institutuko Laide eta Jonen lan-taldearentzat izan da, eta aurkezturiko lana "Oroimenaren Azala" izan da

Durangoko Udaleko Kultura eta Inmigrazioa saila, Bizenta Mogel Biblioteka eta Durango irratiak antolaturiko book trailer lehiaketaren VI. edizioan, Durangoko Zabalarra, San Antonio, Nevers eta Fray Juan de Zumarraga eskoletako 132 ikaslek parte hartu dute. Lehiaketaren azken fasera 47 bideo iritsi dira eta hauetatik, 32 A kategorian(2006-2008 jaiotakoak) aurkezturikoak izan dira eta gainontzeko 15ak B kategorian(2002-2005) sailkatutakoak.

Lehiaketaren epaimahaikideak Elena Olabe idazlea eta Antton Izagirre diseinatzaileak izan dira eta beraien epaia ematerakoan bideoaren gidoia, sormena, irudia eta izan duen eragin emozionala kontutan hartu dira.

Sari banaketa ekainean zehar burutuko da antolatuko den ekitaldi pribatu batean eta bertan azalduko dira udal agintariak, beraiek izango baitira hiru kategorietan suertatu diren irabazlei sariak entregatuko dizkietenak. A eta B kategorian Book Trailer onenaren sariak 150 euroko bono bat eta beste 150 euroko bonoa Durangoko liburu dendetan gastatzeko eta Gidoi onenaren sariak 150 euroko bono bat eta Zugaza zinemara joateko 10 sarrerako bonua.

Book Trailer lehiaketa hezkuntza proiektua bat da, baloreetan sustatzeko helburuarekin sorturikoa eta era berean, irakurzaletasuna bultzatzeko.
ekimena ere bada. 11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduriko proiektua da, beren enpatía eta arrazoibide moralaren ikuspegia sustatuz eta unibertsaltzat aitortutako jarrerak eta balioak garatzen laguntzeko. Guzti hori, liburu baten laburpena aurkezten duten bideoaren ekoizpenaren bidez.

Lehiaketak bakearen eta bizikidetzaren aldeko hezkuntza proiektua izan nahi du, Durangoko ikastetxeetako hezkuntza dinamikan integratua, eta ardatz tematiko-estrukturala gerraren eta behartutako lekualdaketen inguruan biraka.

Horretarako, 2019-2020ko ikasturtean zehar,literatur topaketak garatu dira ikasgelan. Aukeratutako liburuaren gaia hausnartzera gonbidatu zaie eta tolerantzia, errespetua, elkartasuna, lankidetza, elkarrizketa eta jarrera kritikoen balioak eta jarrerak sakondu dira. Bakea eta bizikidetzarako kultura eraiki eta prestakuntza tailerak bideratu dira, proiektuaren sormena eta produkzio prozesua errazten duten teknikak eta tresnak irakasteko helburuarekin.

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko maiatzaren 29a, 10:43

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus