Talde bakoitzak astean bitan egingo du jarduera, kirol-monitore batek gidatuta, 10:00etatik 11:30era. Horrez gain, beharrezko babes materiala ere emango zaie.

Durangoko Udalak Pertsona Nagusientzako Ibilbide Egokituak antolatu ditu berriro,normaltasuna berreskuratzeko asmoz. Horretarako, datorren astelehenetik aurrera, adinekoek herriko lau eremutatik hasi ahal izango dute horrelako ibilbide osasungarrietan parte hartzen: San Fausto, Aramotz, Alde Zaharra eta Madalena-Landako. 

Talde bakoitzak astean bitan egingo du jarduera, kirol-monitore batek gidatuta, 10:00etatik 11:30era. Horrez gain, beharrezko babes materiala ere emango zaie. 

Ibilbideak seguruak izango dira, bi eta hiru kilometro artekoak, eta parte-hartzaileen ezaugarrietara egokitzen joango dira. Ibilbide horiek diseinatzeko, monitorebat izango dute lagun.  

GUNEA

EGUNAK

DATAK

ELKARTZEKO TOKIA

1. Alde Zaharra

Asteazken eta Ostiralak

3-5 / 10-12 / 17-19 / 24-26

Kurutziaga Iturria

(Jesuitak ikastetxe parean)

2. Madalena-Landako

Asteazken eta Ostiralak

3-5 / 10-12 / 17-19 / 24-26

LESA (ate parean)

3. Aramotz

Astelehen eta Ostegunak

1-4 / 8-11 / 15-18 / 22-25

Errotaritxuena parkean

4. San Fausto

Astelehen eta Ostegunak

1-4 / 8-11 / 15-18 / 22-25

San Fausto parroquia parean

 Izen-emateak

-Aldez aurretik izena eman beharko da.

-Interesdunek beraien bizileku inguruko pasealekuetan eman beharko dute izena.

-Asteko egun batean edo gehiagotan eman ahal izango dute izena.

Informazio gehiago:

ADINEKOENUDAL SAILA - Adinekoen arloa

94 465 74 51 - 630 81 74 54 adintek@durango.eus

 Konfinamendu egoerak, non ezin bestekoa izan den etxean geratzea koronabirusaren hedapena geldiarazteko eta gure osasuna babesteko, adineko pertsona batzuentzat inaktibitate fisiko luzea ekarri du, estimulazio eta harreman familiar eta sozial falta handiagokoa.

Etxean hainbeste denbora eman ondoren, berriro kalera irtetea esfortsu handia eragindezake adineko pertsona batzuentzat, segurtasunik eza edo beldurra sentituz.

Inguru abar horiek kontuan hartuta, Durangoko Udalak pasealeku egokitu batzuk antolatzen ditu, helburu hauekin:

-Adineko pertsonei egokitutako jarduera fisiko arautua egiten laguntzea.

-Covid-19ren aurrean segurtasun- eta babes-ingurune batean gizarte-harremanak sustatzea, gizarte-urruntzea eta osasun-agintariek unean-unean ezarritako neurriak errespetatuz.

-Gure bizitza onartzen, aurre egiten eta egoera berrira egokitzen laguntzea.

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko maiatzaren 29a, 10:54

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus