Bihar, osteguna, Udalak 2.000 maskara emango dizkio JAEDi.

Durangoko Udalak 4.500 maskara banatuko ditu herriko kolektibo ahulenen artean. Udaleko arduradunek azaldu dutenez, udaletik garatzen diren gainerako gizarte politikekin bezala, banaketa horrek herriko sektore ahulenak lehenetsiko ditu.

Jaed-ek hasi du maskaren banaketa, eta beharra duten familiei egiten dizkieten janari-banaketetan Udalak emandako maskarak eta aurpegi-babesak ere ematen dituzte. Bihar, osteguna, Udalak 2.000 unitate banatuko dizkio erakunde horri.

"Erabilera bakarreko maskarak banatzeak; berriz diogu: erabilera bakarrekoak, 40.000 euro baino gehiagoko gastua suposatuko lioke Udalari. Gure ustez, oraintxe bertan lehentasuna da diru kopuru hori arazo ekonomiko handienak dituzten familiei laguntzera bideratzea", azaldu dute gobernu taldetik.

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko maiatzaren 22a, 18:46

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus