Dioxina eta furanoen inguruko datuak eskatu dizkio Durangoko Udalak Eusko Jaurlaritzari

Zaldibartik gertuen dagoen neurgailu estatikoa da Durangokoa, baina ez ditu dioxinak eta furanoa detektatzen. Hori dela eta, Durangoko estazioa eskaini dio Udalak Jaurlaritzari.

Zaldibarko zabortegiaren auziaren harira, Durangoko Udalak airearen kalitatearen inguruko informazioa eskatu dio Eusko Jaurlaritzari errekerimendu bidez, eta informazioa eskualdeko herriei ere zabaltzea eskatu dio. "Durangarrok airearen kalitatearen inguruko sentsibilitate berezia dugu. Aireak ez du muga zehatzik, eta Zaldibartik hain gertu egonda arnasten dugun airearen kalitateaz jakin nahi dugu", adierazi dute udal ordezkariek.

Izan ere, Durangok airearen kalitatea aztertzeko estazio estatikoa du, eta berau da Zaldibartik gertuen dagoena. Dena den, estazio horrek ez ditu dioxinak eta furanoa aztertzen, eta horiek dira azken egunotan alarma gehien sortu duten osagaiak.

Hori dela eta, Udalak Durangoko estazioa eskaini dio Jaurlaritzari neurketa osagarriak egiteko.

 

Azken eguneratzearen data:  2020eko otsailak 26, 12:54

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus