Maiatzaren 21ean, astelehena, Durangoko Udalak GAZTEEN ALOKAIRUA PROGRAMAKO etxebizitza eskatzaileen erregistroan izena emateko epea zabalduko du. Bertan izena eman ahal izango dute alokairu-progama honetan interesa duten pertsonek (18-30 urte arteko) Udalak adostutako baldintzetan.

Eskaera HAZ Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuko da, helbide honetan: Barrenkalea 17 behea, 48200 PK, Durango.
Eredu normalizatuaren bitartez bideratutako eskaeran, eskatzailearen edo familia- edo bizikidetza-unitateko kideen datu hauek eta dokumentazioa jasoko dira:

· Banaka inskripzioa eskatu duen pertsona fisikoaren eta bizikidetza-unitateko kide guztien izen-abizenak, sexua, jaiotza-eguna, jaioterria, herritartasuna, NAN zenbakia edo, halakorik behar denean, legez egokia den identifikazio-agiria.
· Urteko diru-sarrera gordinak.
· Etxebizitza babestu edo aske baten erabateko erabilerako titularra ez izatearen, bizi osorako hartaz gozatzeko edo etxebizitza-beharra justifikatzen duten arrazoien araberako egiazko eskubideari esker halako baten jabea ez izatearen erantzukizuneko adierazpena.

Eskaerak Erregistroan datuak egiaztatzeko baimena jasoko du.

 

Azken eguneratzearen data:  2018eko ekainak 21, 08:37

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus