· Helburu nagusia sare berdea egitea da eta Durangok dituen berdeguneak eta eremu publikoak lotzeko oinezkoentzako bide onuragarriak sortzea.

· Elkarlan bati esker 26 berdegune posible zehaztu dira, eta espazio horiek oinarrizko elementuak izan daitezke hiriko berdegune sisteman. Halaber, oinezkoentzako bide posibleak zehaztu dira. Bide horiek herriko gune ezberdinak lotuko lituzkete berdeguneen bitartez.

· Udalak hiritarrei gonbita luzatzen die lantaldetan parte hartzeko. Interesatuek izena eman beharko dute azaroaren 24a baino lehen, 94 603 00 00 telefonora deituz edo bulegoteknikoa@durango.eus helbide elektronikoaren bitartez.

 

Azken eguneratzearen data:  2017eko azaroak 10, 12:18

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus