Borondatezko ordainaldia 2020ko urtarrilaren 11an amaituko da

2019KO ESTOLDERIA ETA ZABORRAK JASO ETA DEUSEZTATZEKO ZERBITZUARI DAGOKIEN TASA (2. seihilekoa)

Borondatezko ordainaldia 2020ko urtarrilaren 11ean amaitzen da.

ORDAINKETA EGITEKO ERAK:

1.- HAZ-eko bulegoan ordaintzeko gutuna jaso ahal da, gero Kutxabank, Laboral Kutxa, La Caixa edo Banco Santander-eko bulegoetan ordaintzeko.
HAZ-en jendaurreko arretarako ordutegia:
 Astelehenetik ostegunera: 08:00 - 18:00
 Ostiraletan: 08:00 - 14:00

 Arratsaldez itxita:
    Gabonak: abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra

2.- Kutxabank-eko abisua jaso dutenek, Kutxabank, Laboral Kutxa, La Caixa edo Banco Santander-eko bulegoetara zuzenean joan daitezke ordainketa egiteko.

3.- Ordainketa helbideratuta dutenei, 2019ko abenduaren 5ean egingo zaie kargua haiek emandako kontu korrontean.


Jakin beharra dago, nahiz eta oharra ez jaso, ordaintzeko betebaharra mantentzen dela.
Borondatezko ordainketa epea amaitu eta gero, premiamenduzko prozedura hasiko da,
errekarguak, berandutze-interesak eta kostuak ere eskatuko direlarik.
Dena dela, ordainketa-agiriak helbideratzea eskatzen dizuegu, inolako arazorik egon ez daiten.

 

Azken eguneratzearen data:  2019ko azaroaren 28a, 14:50

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus