Borondatezko ordainketa egiteko epea: 2017ko ekainaren 1etik -  2017ko uztailaren 6ra bitartekoa (biak barne). Zuen erosotasunerako, erreziboak helbideratzea gomendatzen dizuegu.

Borondatezko ordainaldia 2017ko uztailaren 6an amaituko da.  

ORDAINKETA EGITEKO ERAK:

1.- HAZ-eko bulegoan ordaintzeko gutuna jaso ahal da, gero Kutxabank, Laboral Kutxa,  La Caixa edo Banco Santander-eko bulegoetan ordaintzeko.

HAZ-en jendaurreko arretarako ordutegia:

  • Astelehenetik ostegunera: 08:00 - 18:00
  • Ostiraletan:                        08:00 - 14:00
  • Arratsaldez itxita:
    • Uda:                          ekainaren 12tik irailaren 8ra
    • San Fausto jaiak:      urriaren 9tik 13 ra
    • Zubiak:                     abenduaren 7a
    • Gabonak:                  abenduaren 26tik 29ra

2.- Kutxabank-eko abisua jaso dutenek, Kutxabank, Laboral Kutxa, La Caixa edo Banco Santander-eko bulegoetara zuzenean joan daitezke ordainketa egiteko.

3.- Ordainketa helbideratuta dutenei, 2017ko ekainaren 7an egingo zaie kargua haiek emandako kontu korrontean.

Jakin beharra dago, nahiz eta oharra ez jaso, ordaintzeko betebaharra mantentzen dela.

Borondatezko ordainketa epea amaitu eta gero, premiamenduzko prozedura hasiko da, errekarguak, berandutza- korrituak eta kostuak ere eskatuko direlarik.

Dena dela, ordainketa-agiriak helbideratzea eskatzen dizuegu, inolako arazorik egon ez daiten.

 

Azken eguneratzearen data:  2017eko ekainak 01, 11:12

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus