Borondatezko ordainaldia 2020ko martxoaren 31an amaitzen da
Zuen erosotasunerako, erreziboak helbideratze gomendatzen dizuegu.

 ORDAINKETA EGITEKO ERAK:

1.- HAZ-eko bulegoan ordaintzeko gutuna jaso ahal da, gero Kutxabank, Laboral Kutxa, La Caixa edo Banco Santander-eko bulegoetan ordaintzeko.

HAZ-en jendaurreko arretarako ordutegia:

Astelehenetik ostegunera: 08:00 - 18:00
Ostiraletan: 08:00 - 14:00
Arratsaldez itxita:

    • Aste Santua: apirilaren 6tik 17ra
    • Uda: ekainaren 8tik irailaren 4ra
    • San Fausto jaiak: urriaren 14tik 16ra
    • Zubiak: abenduaren 7a
    • Gabonak: urtarrilaren 2tik 3ra eta abenduaren 21etik 31ra

2.- Kutxabank-eko abisua jaso dutenek, Kutxabank, Laboral Kutxa, La Caixa edo Banco Santander-eko bulegoetara zuzenean joan daitezke ordainketa egiteko.

3.- Ordainketa helbideratuta dutenei, 2020ko maitzaren 8an egingo zaie kargua haiek emandako kontu korrontean.

Jakin beharra dago, nahiz eta oharra ez jaso, ordaintzeko betebaharra mantentzen dela.
Borondatezko ordainketa epea amaitu eta gero, premiamenduzko prozedura hasiko da, errekarguak, berandutza- korrituak eta kostuak ere eskatuko direlarik.

Dena dela, ordainketa-agiriak helbideratzea eskatzen dizuegu, inolako arazorik egon ez daiten.

 

Azken eguneratzearen data:  2020eko otsailak 26, 11:50

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus