Emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen eta oinarrizko eskubideen urraketa da, genero-arrazoiengatiko diskriminazioan oinarritzen da eta oinarrizko eskubideak ukitzen ditu; hala nola, bizitzarako eskubidea, osotasun fisiko eta psikikorako eskubidea, osasunerako goi-mailako eskubidea, torturarik edo tratu txarrik ez jasateko eskubidea edo bizilekua eta lana askatasun osoz aukeratzeko eskubidea.

Emakumeek jendartean erabateko parte-hartzea izan dezaten eragozten du, eta haien ongizatea kaltetzen du errotik.

Emakumeen aurkako indarkeria egiturazkoa da eta dimentsio asko ditu; hortaz, eragozpen nabarmena da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, garapena eta bakea lortzeko.

Protokolo honen helburu nagusia da bermatzea emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean modu egoki, espezializatu, koodinatu eta kalitatekoan jardungo dutela udal zein mankomunitateko erakunde publikoek eta halaber, gai horretan eskumena duten autonomiako gainerako erakundeek ere. Hitz bitan, biktimen eskubideak lehengoratu eta bigarren biktimizazioa eragotziko duen erantzun indibidualizatua, garaiz emandakoa eta irisgarria bermatzea.

 

Azken eguneratzearen data:  2018eko ekainak 13, 08:43

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus