Maiatzaren 15etik 28ra bitartean hitzaldi eta tailer ezberdinak eskainiko ditu era telematikoan.

Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak hainbat tailer antolatu ditu hurrengo egunetarako. Itxialdia hasi zenetik, bibliotekako ekintzak egoera berrira egokitu, eta modu telematikoan burutzen ari dira: haur zein helduentzako irakurketa klubak, gai ezberdinei buruzko tailerrak...

Besteak beste, haur eta helduentzako saioak eta sare sozial zein telesailen inguruko tailerrak antolatu ditu.

EGITARAUA:

· Maiatzaren 15a, ostirala, helduentzako ahozko narrazio saioa
- 19:00etan "Por la boca... ¿muere el pez?" Eugenia Manzanera(Madrid)
https://www.pscp.tv/eugemanzanera

· Maiatzaren 16a, larunbata,haurrentzako ipuin kontaketa saio musikatua
- 11:00etan "Bertoko eta urrutiko ipuinak" Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtado (musikaria)
https://www.pscp.tv/NereaAriznabarreta
(5-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa musikatua.

· Maiatzaren 19a, asteartea
- 17:00 Azalerako ipuinak. 0-2 urte bitarteko haurtxo eta euren familiei zuzendutako tailerra. (Saroa Bikandi) *
- 18:00 Liburuen poltsa. 3-6 urte bitarteko haurrei eta euren familiei zuzendutako irakurketa klub familiarra.(Saroa Bikandi) *

· Maiatzaren, 21a, osteguna
- 18:00 "Pensamiento crítico en Internet: la tecnología como defensa contra las Fake News y el alarmismo" Noemi Roig (sare sozialetan eta marketing digitalean aditua) (Hitzaldi/tailerra) *

· Maiatzaren 22a, ostirala
- 18:00 "La legitimación (interesada) de las series de TV: la lucha del mundo de las series por ser alta cultura" Marc Ambit (telesailetan aditua)(Telesailei buruzko tailerra) *

· Maiatzaren 26a, asteartea

- 18:00 "Confinadas: voces desde el confinamiento de las mujeres. Un recorrido por los textos que nos recuerdan cómo han vivido, contado y cantado" Josune Muñoz (Skolastika) (Solasaldia) *

· Maiatzaren 28a, osteguna
- 18:00etan "Emozioen saltsa sukaldatu nahian: emozioak eta haur literatura mikrouhinaren garaian" (Solasaldia) Mireia Delgado (Haur literaturan aritua). *

 * (Izena emateko mezu bat idatzi behar da biblioteka@durango.eus helbidera edo gure whatsappera (626734167)

Azken eguneratzearen data:  2020ko maiatzaren 14a, 19:01
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus