Nekatuta gaude erasoak salatzen ibiltzeaz eta erasoak gertatu ostean manifestazioak egiteaz, horrexegatik atera dugu aplikazio hau, herritar guztion laguntzarekin erasoak saihesten laguntzeko. Herri akordioa emakumeenganako indarkeriaren kontra

Garrantzitsua da aplikazioa behar den moduan erabiltzea: "erasoa jasaten ari naiz" botoia aktibatzen denean lehentasuna ematen zaio eta poliziengana heltzen da. Abisua faltsua bada, beste edozein salaketa faltsuetan gertatzen den moduan, ondorio penalak daude, eta neurriak hartzen dira. Horrexegatik, oso inportantea da aplikazioa behar den moduan erabiltzea.

 GAZTERIA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK

 Indarkeria matxista arazo larri bat da gazteen artean. Horrexegatik, ezinbestea deritzogu gazteak teknologia berrietan inplikatzea.

App honekin segurtasuna eman nahi diogu emakumeei edozein erasoren aurrean. Espero dugu app honek emakumeen arteko eztabaida piztea indarkeria matxistaren inguruan. Garrantzitsua da emakumeek arazoaren gaineko kontzientzia hartzea eta, halaxe, batak besteari gonbidapena luzatzea aplikazioa jaitsi dezaten.  Beste kontu garrantzitsu bat: San Fausto jaietan aplikagarri izatez gain, Durangoko edozein tokitan emakumeek jasan dezaketen erasoen kontra ere baliagarri izango da.

 LABURPENA

 EraStop aplikazioa. Aukera hauek ditu:

Eraso bat jasaten ari naiz botoia.Udaltzaingoak berehala jakingo du non zauden.

Lagundu nazazu botoia. Zure kontaktu-zerrendara iritsiko da eta zerrendako edozein pertsonak lagunduko zaitu joan nahi duzun lekura iritsia arte.

Salatu erasoa botoia. 112 zenbakira deitu ahalko duzu.

Funtzio hauek erabili ahal izateko Durangoko Udalari baimendu behar diozu zure kokapenaren berri izan dezan. Aplikazioa erabili zein erabili ez, Udalak zure kokapenaren berri izan behar du.

Ados?

Zure kontaktuen berri ere eman behar diguzu: formulario bat bete behar duzu, datuak zuzen jarrita.

 Kalte-galeren erantzukizuna

Erabiltzailearen erantzukizuna izango da zerbitzua behar den moduan erabiltzea, beti ere, baldintza orokorrek eta legeak ezartzen dutena aintzat hartuta. Durango Udalak ez du bermatzen zerbitzuen erabilgarritasuna eta jarraipena. Durangoko Udalak ez du inongo erantzukizunik zerbitzuen erabilgarritasun edo jarraipen ezagatik ondorioztatu daitezkeen edozein eratako kalte-galeren inguruan, ezta zerbitzua eteten bada ere. APLIKAZIOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK ERABILTZAILEA DURANGO UDALERRIAN DAGOEN BITARTEAN BAINO EZ DIRA EMANGO.

Pribatasun politika

DatuBabesteko 15/1999 Lege Organikoan jarritakoaren arabera jakinarazten zaizu zure identifikazio eta aurkitze datuak "EraStop AgreStop" deritzon fitxategi batean sartuko direla gertakariak eta eraso abisuak kudeatzeko helburuarekin. Zure datuak Durangoko Udalari, Durangoko Udaltzaingoari eta Eusko Jaurlaritzako SOS Deiak-i jakinarazi ahal izango zaizkio laguntza eskaerak behar bezala kudeatzeko.Sarrera, zuzentze, baliogabetze eta kontrakotasun eskubideak erabili ahal izango dituzu idatzizko komunikazio bat ondorengo helbidera bidaliz: Durangoko Udala Barrenkalea 17, 48200 Durango (Bizkaia). Horrekin batera NAN dokumentuaren kopia bat edo zure nortasuna egiaztatzen duen dokumentu baliokidea bidali beharko duzu. 

Azken eguneratzearen data:  2017eko azaroak 08, 17:28
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus