Durangoko Udalak eta STOP Accidentes elkarteak kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpaina bat antolatu dute, pertsona nagusien oinezko segurtasuna hobetzeko. Antolatzaileek ustetan, "helburu hori lortzeko, beharrezkoa da garraiobide guztien arteko elkarbizitza (oinezkoak, bizikletak, ibilgailuak..) eta espazioak era egokian erabiltzea".

Gizarte Ekintzako zinegotzi Pilar Riosek nabarmendu duenez, "sail honen lehentasunetako bat da pertsona nagusien bizitza kalitatea hobetzea, eta horixe da kanpainaren helburua. Pertsona nagusiak euren gaitasun eta trebetasunez jabetu daitezen gura dugu, eta kalean oinez edo gidatzerakoan bizi ditzaketen arriskuak saihesten ikas dezaten ere bai".

Stop Accidenteseko lehendakariorde Rosa Trinidadek gaineratu duenez, "prebentzioa lantzea garrantzitsua da edozein kolektiborekin, eta, bereziki, pertsona nagusiekin, euren segurtasunak kezkatzen gaituelako".

Kanpainaren baitan, hitzaldi bat, bi ikastaro eta irteera bat izango dituzte. Hitzaldiaren izenburua "Oinezko kontzientziatuak, oinezko seguruak" izango da, eta martxoaren 23an emango dute, 18:00etan, Durangoko Adinekoen Udal Egoitzan.

Lehen ikastaroa, "Birziklatu zaitez, hobeto gidatzeko", martxoaren 30ean izango da, 18:00etan, Pinondo Etxean. Bigarren ikastaroaren izenburua "Umeen segurtasunaren garrantzia ibilgailuetan" izango da, eta apirilaren 6an eskainiko da, 18:00etan, Landakoko anbulatorioan, helburuak: Umeak kotxean doazenean egoki lotuta eramateak duen garrantziari buruz adineko pertsonak kontzientziatu, eta ibilgailuetan umeak lotzeko sistemen berri ematea: arauak, homologazioak...

Horrez gain, irteera antolatu da Bilbora, Bizkaiko autobus bidezko garraio publikoaren historiari buruzko erakusketa bisitatzeko. Irteera apirilaren 5ean izango da, eta 15:30ean irtengo dute Durangoko geltokitik. Izena eman behar da, plaza kopurua mugatua delako.

Hitzaldia eta ikastaroak hiru adituk emango dituzte: Garazi Iriondo Stop Accidenteseko kide, irakasle eta bide hezkuntzako teknikariak; Javi Sanchez psikopedagogo, bide hezkuntzako teknikari eta udaltzainak; eta Marina Lores autoeskolako eta bide hezkuntzako irakasleak.

Informazio gehiago: ADINEKOEN UDAL EGOITZA. 94 465 74 51 Tel. /   adintek@durango-udala.net

Hizlariak:

Garazi Iriondo: Stop Accidentes elkarteko kidea, irakaslea eta bideezkuntzako teknikaria

Javi Sanchez: Psikopedagogoa, bideezkuntzako teknikaria eta udaltzaina

Marina Lores: Autoeskolako eta bideezkuntzako irakaslea

Azken eguneratzearen data:  2017eko martxoak 21, 10:52
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus