Datorren abenduaren 13an, "D Txartela" kanpaina abiatuko da Durangon, herritarrak bertako dendetan erostera bultzatzeko asmoz. Kanpainak 2017ko urtarrilaren 6an amaituko da.
Durangoko Udalak 19.000 euroko partida bideratu du kanpaina hori gauzatzeko, eta horri esker, herritarrek 15 euroko balioa duen bonua erosi ahal izango dute 5 euroren truke, Durangoko hainbat dendatan erosketak egin ahal izateko.
Dendek Udalaren HAZ bulegoan ( Barrenkale,17) edota sac@durango-udala.net posta elektronikoaren bitartez atxikitu daitezke kanpaina honetara.
Dendak Bai-k parte hartu du kanpaina honetan, eta hain zuzen, elkartea bera ari da ere kanpainara atxiki nahi diren denden zerrenda egiten.
Txartelak BBK-ko orotariko kutxazainetan eskura daitezke, edozein zordunketa-txartelen bitartez. Guztira, 1.900 ale atera dira.

Azken eguneratzearen data:  2017eko Urtarrilak 04, 08:20
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango-udala.net