DURANGOKO UDALEKO EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO II. PLANA 2017-2019. ZIRRIBORROA
Ekarpenak egiteko epea apirilaren 30era arte.

Azken hilabeteetan udalerriko II Berdintasunerako Plana egiteko prozesu parte-hartzailea jarri da martxan. Emakume eta gizonen berdintasuna bultzatzeko estrategiak zehazten dituen ezinbesteko tresna da berdintasun plana.

Plan honen diseinuan hainbat eragilek hartu dute parte; udaleko langile eta politikariek, Berdintasun kontseiluak, emakumeen elkarteak/elkarte feministak, eta hainbat herritarrek egindako lanaren emaitza da hemen duzuen zirriborroa. Hurrengo hiru urteetarako proposatzen diren helburuak eta ekintzak zehazten ditu.

Prozesu parte-hartzaile honen azkenengo pausua II. Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Planaren zirriborroa ezagutzera ematea da herritarren ekarriak jasotzeko helburuarekin. Horregatik apirilaren 30era arte bai banaka bai elkarte moduan zuen ekarpenak egiteko aukera duzue, honako helbide honetara idatzita:

bplana@durango.eus

Azken eguneratzearen data:  2017eko apirilak 05, 12:47
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus