DURANGOKO TOKIKO AGENDA 21EK URREZKO TAK12 SARIA JASO DU BERE KALITATEAGATIK

Durangoko alkateak, Aitziber Irigorasek, Pilar Unzalu Ingurumen Sailburuaren eskutik jaso zuen saria.
Udalsarea 21ek, Jasangarritasunerako Udalerrien Sareak, Durangoko Tokiko Agenda 21 saritu du Urrezko tak21 sariarekin. Errekonozimendu hau Euskadiko Tokiko Agenda 21en kalitate globala neurtzen duen tak21 prozesuan oinarrituta ematen da.
Ekitaldian, Euskadiko Biodibertsitate Zentroan egin zena, EAEko hainbat erakunde eta udalerritako ordezkariak izan ziren, tartean Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde antolakuntza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua. Hain zuzen honen eskutik jaso zuen saria Durangoko Alkateak. Azken hau Garapen iraunkorreko Batzorde Burua den Iker Oceja eta Tokiko Agenda 21ko teknikariarekin, Aitor Larruzearekin joan zen. Saria hartzerakoan Durangoko Alkateak bereziki Durangoko herritarrei eskertu zien, Durangoko Tokiko Agenda 21ean parte hartze prozesuan adierazitako konpromezua eta inplikazioagatik.
2012ko Urrezko tak21 Saria jaso zuten Legazpiko eta Durangoko Udalek, bere aldetik, Amurrioko, Areatzako, Donostiako, Tolosako, Gasteizko eta Zarauzko Udalek Zilarrezko tak21 irabazi zuten. Lehen sariketa honetan 47 udalerrik hartu dute parte, Udalsarea 21eko kide diren %25ek.
Durango Udalsarea 21eko kide da 2007tik. Sarearen baitan ingurumena eta gure herritarren bizi kalitatea hobetzeko lan egiten du gainontzeko kideekin ezagutza garatuz eta elkarrekin haziz. Jasotako sariak gure udalean tokiko agenda 21en balioa indartzeko egindako ahalegina erakusten du.
tak21i buruz
tak21 Euskadiko Tokiko Agenda 21en kalitate globala neurtzen eta aitortzen duen neurketa sistema da gure udalerrien errealitatera egokitua. 40 irizpide eta 100dik gora adierazlerekin Agenda 21en barneko prozesu guztiak neurtzen ditu. Gainera, kalite hoberena erakusten duten Tokiko Agendak saritzen ditu, beti ere, lortutako emaitzen arabera.
Udalsarea 21ek sortutako eta sustatutako auditoretza sistema da eta sareko kide diren Udalerrien Tokiko Agenda 21en prozesuen kudeaketa ereduaren parte da. Kalitate globala Tokiko Agenda 21en prozesu bakoitzaren 5 ezaugarri hauen arabera neurtzen da: Estrategiko, Zeharkakoa, Parte-hartzailea, Operatiboa eta Jasangarria.

Azken eguneratzearen data:  2012eko ekainak 14, 16:11
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango-udala.net