Durangaldeko Beldur Barik bideo-lehiaketaren saridunak hauek izan dira:

"I SAY HEY! WHAT´S GOING ON!" (http://beldurbarik.org/eu/2017/11/i-say-hey-whats-going-on ) lanak Lehiaketako 1. kategoriaren (12/17 urte) saria jaso du, 300€ (ELORRIO)
Arrazoiak:
· Originaltasuna
· Aukeratutako gaia: "emakumeak zineman"
· Neskek eta mutilek aktiboki hausnartzen dute horien inguruan, talde bezala indarkeriari aurre egiteko mezua eta aktibo horren kontra borrokatzeko prest agertzen agertzen direlako

"SEGURTASUNEZ BIZI" (http://beldurbarik.org/eu/2017/11/segurtasunez-bizi ) lanak Lehiaketako 1. kategoriako (12/17 urte) aipamen berezia jaso du, 100€ (ELORRIO)

Arrazoiak:
· Gazteen egunerokoan jasaten dituzten mezuen aurrean hartzen duten jarreragatik
· Mezu koherenteagatik: beldur barik jarrera


"S.O.S. - SAIATU ORAIN SALATZEN" (http://beldurbarik.org/eu/2017/11/saiatuorainsalatzen ) lanak 2. kategoriaren (18/26 urte) saria jaso du, 300€ (IURRETA)

Arrazoiak:
· Beldurrik ez izateko, jabetze jarrera eta norbera protagonista aktibo izateko deia egiten duelako
· Beldur Barik jarreran laguntasuna islatzen delako

"RELEASE" (http://beldurbarik.org/eu/2017/11/release) lanak 2. kategoriako (18/26 urte) aipamen berezia jaso du, 100€ (IURRETA)

Arrazoiak:
· Eguneroko bizitzan genero-estereotipo eta rolekin apurtzeko deia delako
· Estereotipoen aurka, neska zein mutila pareko agertzen direlako

Azken eguneratzearen data:  2017eko abenduak 01, 13:14
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus