Programa hau atzerritarren alfabetatze eta hizkuntza-ikasketa prozesutan laguntzeko asmoarekin jarri dugu abian. Halaber, kulturen arteko sustapen gunea izatea nahi dugu.
Hizkuntzaren aldetik, harrera egiteko programa da, hizkuntza ikasi eta erabiltzeko harreman giro informaletan, baita etorkinen eta autoktonoen arteko trukaketak eta hartu-emanak errazteko ere. Beraz, programaren bidez, etorkinak ingurune sozialik gertukoenean integratzea lortu nahi dugu; izan ere, hizkuntza faktore garrantzitsua da identitate sozialerako zein pertsonon arteko interakzioa erregulatzeko.
Honako programa honetan alfabetatze-prozesuei ikuspegi bitatik helduko diegu.
Hezkuntza ikuspegia: helduen hezkuntzarako ikastetxeen, Euskaltegien eta Hizkuntza Eskola Ofizialaren alfabetatze-ikastaroen bitartez. Ildo honetan, nabarmentzekoa da gaztelania eta euskara klaseak osatzera datorren baliabidea dela programa hau, eta helburu nagusia laguntasuna ematea duela jendarteko hartu-emanetarako premiazkoak diren hizkuntza ezaguera eta trebeziez jabetzeko eta horiek sendotzeko.
Hizkuntz eta kultur dinamizazioa: astean behin pertsona bi elkartuko dira, bata gaztelaniaduna edota euskalduna eta, bestea, berriz, gaztelania edota euskara ikasten ari dena. Etorkinen eta autoktonoen arteko bikote linguistikoak eratzea bultzatzen dugu, alde batetik, hizkuntzaren alderdi informalak ikasteari heltzeko eta, bestetik, ahozko berba jarioa bizkortzeko.

Azken eguneratzearen data:  2013eko irailak 09, 14:23
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango-udala.net