Urtero lez, ekitaldi honetan elkartzen gara, 1937ko egun ilun hartan bizitza galdu zuten pertsona guztiak omentzeko. Dakigunez, 1937ko martxoaren 31 hartan, Europako populazio zibilaren aurka inoiz egindako lehen aire-bonbardaketa jasan zuen Durangok. Eraso mota horren eragina neurtzeko asmoz egindako esperimentua izan zen; herri osoa suntsitu eta makina bat errugaberen heriotza ekarri zuen.

Dokumentatutako testuek adierazten diguten lez, irailaren 25ean lehenengo bonbardaketa bat jasan zuen Durangok. Lau bonba jaurti zituzten. Batek Ezkurdiko frontoian talka egin zuen eta 12 hildako eta ehunka zauritu eragin zituen, Gipuzkoatik ihes egindako errefuxiatu eta milizia talde artean ere zegoelarik. Beste bonba bat, Marcos Unamunzaga medikuaren ortuan jausten da eta beste biak trenaren geltokian.

Bonbardaketaren ostean, sututako milizia talde bat espetxera joan zen. Bertan, matxinatuekin bat egiteagatik espetxeratuta zeuden 22 pertsonako talde bat atera eta kanposantura eraman eta horietatik 21 fusilatu egin zituzten, epaiketarako aukera gabe.

Gerrak jarraitu egiten du eta Martxoaren 31 da Mola Generalak aukeratutako eguna erasoaldiari ekiteko. Martxoak 31 hartan, bai goizez eta bai arratsaldez Durango bonbardatuta izaten da. Ondorioa: ehunka zauritu, 300 hildako baino gehiago, birrindutako etxe, komentu eta elizak...

Azken eguneratzearen data:  2013eko martxoak 19, 13:17
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus