Arraza-diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren haritik, Durangoko Udalak aurten ere Arrazismoaren eta Xenofobiaren kontrako Astea antolatuko du apirilaren 24tik maiatzaren 17ra.

"Bazterketaren eta gorroto-delituen kontra" izenburua jarri diogu aurten aste berezi honi. Aste honetan zehar hainbat ekitaldi izango ditugu, arrazismoak, xenofobiak edo bestelako intolerantziek eragindako bazterketa gertaerez eta jokabideez kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko.

Estatuko Fiskaltza Nagusiak gorroto-delituak hazi egin direla ohartarazi du bere azken memorian. Delitu horiek arrazismo, xenofobia edo bestelako intolerantzia eta bazterkeriaren eraginez egindako erasoak izaten dira; eta baita Internet eta sare sozialen bidez zabaltzen diren gorrotozko diskurtsoak ere. Mezu horietako gehienek arrazismo eta xenofobia edukiak dituzte; eta tartean dira baita sexu-nortasunaren kontrako edukiak, ideologia politikoaren kontrakoak, aporofobia eta desgaitasuna duten pertsonen kontrako mezuak.

Euskadin ere hazi egin dira jatorria, etnia, generoa edo sexu-nortasun arrazoiengatik egindako bazterkeria kasuak. Eraberean sareak azken urteotan landutako kasuen datuak eman ditu, eta 2015ean 25 kasu artatu zituzten; 2016an, berriz, 49. Datu horiek erakusten digute beharrezkoa dela garrantzia handia ematea arrazismoa, xenofobia eta intolerantzia saihestu eta deuseztatzeko estrategiei.

Horregatik guztiagatik, xenofobia, arrazismoa eta intolerantzia jarrerak prebenitzeko bidean, Durangoko Udaleko Immigrazio arloak egitaraua antolatu du Gipuzkoako SOS Arrazakeriarekin elkarlanean, apirilaren 24tik aurrera.

Azken eguneratzearen data:  2018eko apirilak 16, 10:24
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus