Durangoko Udaleko atariak bokazio nagusi bat du: herritarrentzako komunikazio-kanal eskuragarria eta unibertsala bilakatzea.
Honetarako neurri eta irizpide zehatzak erabili dira, erabiltzaileek ahalik eta eragozpen gutxien izan ditzaten informazio eta zerbitzuak eskuratzeko.

Erabilgarritasuna
Erabiltzaileen beharrizanak kontuan hartu ditugu diseinua eta egituraketa egiteko, horixe baita guretzat erabilgarritasuna. Asmoa da erabiltzaileek egiten dutena modu eraginkor, arin, erraz eta gustura egitea.

Erabilerraztasuna
Asmoa da ahalik eta pertsona gehien erabiltzea weba, kontuan hartu barik erabiltzaileen ezaugarria (gaitasunak/ezintasunak, hardwarea, softwarea, komunikazioak, e.a.)

Weba diseinatzeko orduan kontuan hartu ditugu honako standard hauek:

  • CSS: Diseinua egiterakoan W3C-ren aholkuak izan ditugu kontuan, kaskada-estiloko orrien ingurukoak alegia. Nabigatzaileak ez baditu kaskada-estiloko orriak onartzen, webaren edukia berdin-berdin irakurri ahal da bere egiturari esker.
  • WAI-AAA: Web gune hau WAI ekimenak (Web Accessibility Inititative) proposaturiko ildoak jarraituta diseinatu da (www.w3.org/wai). WAI ekimenak nazioarteko standardak markatzen ditu erabiltzaile guztientzako web eduki erabilerrazen inguruan. Atariaren erabilerraztasuna aztertzeko TAW testa erabili dugu AA maila lortzeko.

Azken eguneratzearen data:  2012eko abenduak 18, 15:07
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango-udala.net