Hasiera -> Zerbitzuak -> HAZ


Durangoko Udaleko HAZek zerbitzuen karta hau prestatu du, herritarrei eskaintzen dituen zerbitzuen berri emateko eta beregain hartu dituen konpromisoak jakinarazteko. Horren guztiaren helburua egunetik egunera kudeaketan eraginkortasun handiagoarekin jokatzea da.

HAZen helburua da herritarrei eta enpresei aukera eskaintzea gune bakar baten Durangoko Udalarekin administrazio harremanak eduki ahal izateko eta informazioa lortzeko. Pertsona fisiko eta juridikoen premiei eta eskakizunei erantzutea da gure asmoa, eta horretarako hainbat komunikazio kanal dauzkagu: udaleko tramiteak egiteko kutxazainak, WhatsApp zenbakia, helbide elektronikoa, webgunea, eta telefono bidezko arreta.

Azken eguneratzearen data:  2017eko irailak 26, 13:58
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus