Bakerako Nazioarteko Brigadek eta Mundubat Fundazioak sustatutako ekimena, giza eskubideen defendatzaileen babeserako euskal udal sarea da HERRI BABESAREA, sei udalerrik eratu berria. Durango da Sarea osatzen duten herrietako bat.

Abiapuntu gisa, Herri Babesareak foru ibiltari bat antolatu du, sentsibilizazio, eragin politikoa eta komunikazio ekintzak garatzeko asmoz. Lehen foru ibiltari honetan Lurraren eta ingurumenaren defentsa, elikadura burujabetza, emakumeen eta LGTBIQ+ komunitatearen eskubideak eta bakerako eskubideak izango dira hizpide. Kolonbia, Guatemala, Honduras, Mexiko, Palestina eta Saharako giza eskubideen defendatzaileek hitzaldiak eskainiko dituzte, Sarea osatzen duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalerrietan.

Hartara, hil honen 22an, Kolonbiako, Guatemalako eta Saharako giza eskubideen defendatzaileak etorriko dira gure herrira. Goizean harrera instituzionala egin ondoren, arratsaldeko 17:00etan, kafe-solasaldia izango da Elkartegian.

Parte-hartzaileak honako hauek izango dira:

- Ana Rosalia TiulQuib de Caal, Comité de Unidad Campesina (CUC).Guatemala.

- Leyla Andrea Arroyo Muñoz, Comité del Paro Cívico de Buenaventura. Kolombia.

- Brahin Dahane, Asociación saharaui de víctimas de violaciones de Derechos humanos (ASVDH). Sahara.

Noiz:  2019/11/22

Ordutegia: 17:00

Helbidea: Durango, Bizkaia

Non: Elkartegia

Antolatzen du: Kooperazio eta Garapen saila · Departamento de Cooperación y Desarrollo


 

Azken eguneratzearen data:  2019eko azaroak 20, 09:11

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus