DURANGOKO ARTE ETA HISTORIA MUSEOAK "OPEN ITINERA FIG BILBAO" ERAKUSKETA EGINGO DU, GORABIDEAN DAGOEN ARTE GRAFIKOARI BURUZ

Lehendabiziko erakusketa honek Open Portfolio talentu berrientzako programan parte hartu duten 31 artistaren obrak biltzen ditu, Paper gaineko Artearen eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdiak bultzatuta

Irati Retolaza artistak bi grabatu tailer emango ditu

Bilbon, 2019ko urriaren 31n. Durangoko Arte eta Historia museoak lehenengo "Open Itinera" erakusketa egingo du, Open Portfolio FIG Bilbao gorabidean dauden talentuen programan aukeratutako hogeita hamar artista nazional eta internazionalen obrak erakusteko. Gaur egungo arlo grafiko bizkaitarra pinakotekan bilduko da urriaren 31tik azaroaren 28ra bitartean. Gainera, bi grabatu tailer daude programatuta, Irati Retolaza artistak emango dituenak, azaroaren 20an eta 23an. Lehendabizikoan, grabatuaren teknikak azaldu eta erakutsiko ditu, eta bigarrenean, berriz, parte-hartzaileei torkuluarekin esperimentatzeko aukera emango die.

"Open Itinera" erakusketak ondorengoen lanak erakutsiko ditu: Alejandro Lorenzana (León), Ander Garitacelaya (Kantabria), Beatriz Cárcamo (Palma Mallorcakoa), Beatriz Hernández (Tenerife), Eryk Pall (Frantzia), Gianluca Rossitto (Italia), Glen Lasio (Italia), Irati Retolaza (Bizkaia), José María Sánchez (Valentzia), Julián Cepeda (Kolonbia) Laura Ardila (Kolonbia), Lilli-Kroot Repnau (Estonia), Priscilla Romero (Costa Rica), Rebeca Ferrero (Salamanca), Tatiana Ivancova (Errusia), Altea Grau (Castelló), Bea Pérez (Madril), Bernardo Lopesino (Madril), Grupo Bye (Valentzia), Claudia Molina (Valentzia), Debrah Montoro (Peru), Francisco López (Teruel), Gadea García (Bizkaia), Inge Schoutsen (Holanda), Isabel Fuentes (Valladolid), Joaquín Artime (Tenerife), Juan Escudero (Bizkaia), Lin Calle (Madril), Patricia Concina (Argentina), Tanja Blanco (Asturias) eta Valle Martín (Kanariak).

Durangoko Arte eta Historia Museoak eta FIGek joan den urtean kolaboratu zuten "Margolan itzuliak. Erreprodukzio-grabatua Bilboko Arte Ederren Museoan" erakusketan. Erakusketa hori Picasso, Antoni Tàpies, Paul Cézanne eta Francis Baconen 37 piezak osatu zuten, besteak beste.

'Open Itinera', Gueñes eta Barakaldon ere

Durangon geldialdia egin ondoren, erakusketa ibiltari hau Bizkaiko zenbait lekutara joango da, FIG Bilbao Paper gaineko Artearen eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdiari esker. 'Open Itinera'-ren hurrengo erakusketak Gueñeseko ARENATZarte aire zabaleko museoan ¿azaroaren 8tik abenduaren 1era¿ eta Gurutzetako (Barakaldo) Gizarte Etxean ¿abenduaren 3tik 28ra¿ izango dira.

FIG Bilbaoren helburu nagusietako bat da gaur egungo arlo grafikoaren talentu berrien obra babestu eta ikusgarritasuna ematea, Open Portfolio programaren bidez; izan ere, euren obrak espazio profesional eta publikoarekin harreman zuzena duen leku batean erakusteko aukera ematen die. Bilboko Zabalgune Eraikinean egiten diren aldizkako erakusketen osagarri bezala, Jaialdiak Bizkaiko zenbait udalerritatik igaroko diren erakusketa ibiltari hauek programatu ditu.

FIG Bilbao

FIG Bilbao paper gaineko artearen urteko hitzordu erreferentea da nazioartean. Zortzigarren edizioa azaroaren 14tik 17ra egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Galerista nazional eta internazionalek euren proposamenak aurkeztuko dituzte 5.000 m2-ko espazio garbi batean, Bizkaiko hiriburuko biltzar zentro nagusian.

Informazio gehiagorako eta elkarrizketetarako:
Cristina González / Telf: 687.47.50.16
Sonsoles Zubeldia / Telf: 699.01.75.38
comunicacion@figbilbao.com

Noiz:  2019/10/31 - 2019/11/28

Helbidea: Durango, Bizkaia

Non:  Arte eta Historia Museoa / Museo de Arte e Historia

 

Azken eguneratzearen data:  2019eko azaroak 04, 11:17

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus