DURANGALDEA BELDUR BARIK JARRERA 2017'' LEHIAKETA

Abadiño, Berriz, Elorrio Durango, Iurreta eta Zaldibarko Udalek, laugarren urtez "Durangaldea Beldur Barik Jarrera" lehiaketa antolatu dute, bertan erroldatu, ikasten edota herri horietako elkarteren baten parte hartzen ari diren 12 urtetik 26 urtera bitarteko neska-mutilei parte hartzeko aukera emanez

Lehiaketa, 12 urtetik 26 urtera bitarteko gazteei zuzendua dago, eta emakumeek gaur egun bizi dituzten desberdintasun-egoerei, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeriaren kontrako gaitzespen irmoan oinarritutako jarreren eta jokabideen bidez, nola aurre egin erakusten duten adierazpen artistikoak balioetsi eta bultzatzea dauka helburutzat. Adierazpen artistiko hauek, ikus-entzunezkoen formatoan aurkeztu behar dira: flashmob, argazki aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku hartzeak.

Parte hartzeko beldurbarik.org web orrian datorren formularioa bete behar da. Lehiaketaren oinarriak ere bertan aurki daitezke. Lanak bidaltzeko epea irailaren 11tik azaroaren 13ra arte.

Proiektu irabazleen epaia azaroaren 28an emango da jakitera

"Durangaldea Beldur Barik Jarrera 2017!" Sariak
· Kategoria 1: 12 ¿ 17 urte: 300 €ko saria y 100 €ko aipamen berezia.
· Kategoria 2: 18 ¿ 26 urte: 300 €ko saria eta 100 €ko aipamen berezia.
*** Sari hauek irabazteak ez du galeraziko lehiaketa orokorreko sariak irabaztea

Informazio gehiago
www.beldurbarik.org

Noiz:  2017/09/11 - 2017/11/13

Helbidea: Durango, Bizkaia



 

Azken eguneratzearen data:  2017eko irailak 28, 17:55

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus