· Izarra Astronomia Elkarteak datorren ekainaren 8rako, iluntzeko 22:30etan, Durangoko Zuhatzola parkean, behaketa astronomikoa antolatu du. Behaketa astronomiko honetan, udaberriko konstelazioak bereizten ikasiko ditugu; karramarroarena (Cancer), Lehoiarena (Leo), Birjinarena (Virgo), Balantza (Libra), eta abar. Jupiter Suge Hezitzailearen (Ophiuchus) konstelazioan egongo denez, hau ere ikusteko aukera izango dugu. Azalpen ugari egongo direnez, entretenigarria izango da. Ez galdu aukera hau, ERDUZIE!

· Behaketa burutzeko baldintzak egokiak ez balira (zeru garbia), ekintza bertan behera geratuko litzateke.

Noiz:  2019/06/08

Ordutegia: 22:30

Helbidea: Durango, Bizkaia

Antolatzen du: Izarra Astronomia Elkartea


 

Azken eguneratzearen data:  2019eko maiatzak 16, 09:53

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus