|
MENDEKO HIRUGARREN ADINEKOAK ZAINTZEN DITUZTEN FAMILIAK PRESTATZEKO AZPIPROGRAMA | |||
![]() |
Bizi-itxaropenaren luzapena dela medio, mendeko hirugarren adinekoen kopurua areagotu da. Durangaldean, familia da zalantzarik gabe talde hori zaindu eta arreta eskaintzen dion talde arduradun nagusia. Hori dela eta, beharrizan berriak eragin ditu familiaren barruan, besteak beste, prestakuntza- eta informazio-beharrizana.
| ||
HELBURU NAGUSIA Mendeko pertsonen familiei prestakuntza eta informazioa ematea mendekotasun horren ondoriozko alderdi nagusiei buruz, pertsona horiek zaintzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta baliabideak eskuragarri izan ditzaten.
EZAUGARRIAK Ø Durangaldean dauden mendeko hirugarren adinekoak zaintzen dituzten familientzat da. Ø Mendekotasunak pertsonaren eremu ezberdinen gain eragina duela aintzat hartuta, programan alderdi ezberdinak jorratuko dira, hala nola, mendekotasunaren kontzeptua, garapena, elikadura-nahasteak, ultzerei aurrea hartzea, portaera eta komunikazioaren aldaketak, mobilizazioak, etxebizitzaren egokitzapena, lasaitzeko entrenamendua, etab. Ø Programa talde murriztu batean garatuko da, hain zuzen ere, 10-15 pertsonen artean. Plaza kopurua mugatua da. Ø Astero egingo diren 12 saio ditu gutxi gorabehera, 2 orduko iraupenarekin; hala ere, ordua eta eguna zehaztu egin behar dira. Ø Doakoa da. ARGIBIDEAK JASO ETA IZENA EMATEKO
| |||