|
DEMENTZIA DUTEN GAIXOAK ZAINTZEN DITUZTEN FAMILIAK PRESTATZEKO AZPIPROGRAMA | |||
![]() |
Dementziari dagokionez, garuneko zelulak endekatzen ditu, eta, denbora iragaten doan heinean, pertsonaren gaitasun guztien gain eragingo du (oroimena, orientabide-zentzumena, ulermena, mugikortasuna, hizkuntza...). Horrenbestez, pertsona ezgaitua geratzen da eguneroko bizitzan ditugun oinarrizko eginkizunak garatu ahal izateko, eta bera zainduko duen beste pertsona baten mende egongo da. Gehien ematen den eta ezagunena dugun dementzia Alzheimer gaixotasuna dugu. Familiaren egoera eta, batez ere zaintzailearena, erabat aldatzen da dementzia duen pertsona baten gaineko ardura eta kontrola hartzen duenean, gaixotasun horrek sortzen duen laguntza-beharrizanaren maila handiagatik. Horrela, zuzeneko eragina izango du zaintzailearen eta familiaren bizitzako kalitatearen gain, eta gaixoaren zaintza ere baldintzapean geratzen da. | ||
HELBURU NAGUSIA Dementzia duten gaixoen familiei prestakuntza eta informazioa eskaintzea gaixotasunari eta horren ondoriozko alderdiei buruz, zaintza horri aurre egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eta baliabideak eskuragarri izan ditzaten.
EZAUGARRIAK Ø Durangaldean dauden dementzia duten gaixoak zaintzen dituzten familientzat da. Ø Pertsonaren esparru askoren gain eragina duen patologia den aldetik, gaixotasunaren hainbat alderdi jorratuko dira programan, hala nola, gaixotasunaren kontzeptua eta garapena, elikadura, ultzerei aurrea hartzea, portaera eta komunikazioaren aldaketak, alderdi juridikoak eta legezko alderdiak, lasaitzeko entrenamendua, etab. Ø Programa talde murriztu batean garatuko da, hain zuzen ere, 10-15 pertsonen artean. Plaza kopurua mugatua da. Ø Astero egingo diren 12 saio ditu gutxi gorabehera, 2 orduko iraupenarekin; hala ere, ordua eta eguna zehaztu egin behar dira. ARGIBIDEAK JASO ETA IZENA EMATEKO
| |||