HERRITARRENTZAKO SENTSIBILIZAZIO-EKINTZAK

Populazioaren bilakaera dela bide, gure gizartean dauden hirugarren adineko pertsonen hazkundea ageri-agerian jarri da.  Gehienak euren etxebizitzetan modu independentean bizi dira eguneroko bizitzako jarduerak modu egokian garatzeko; hori dela eta, ez dute inolako laguntzarik behar.  Hala ere, hirugarren adinekoen artean, gero eta kopuru handiagoa dago oso nagusia izanik, zaintza behar dutenak. 

Mendeko pertsona horiek eta euren familiek gizarteko aintzatespena eta laguntza eskatzen dute, eta azken urteotan talde horien gaineko ardura areagotu arren, erkidegoaren ingurua nabarmendu behar da, batik bat, zahartzaroaren, mendeko hirugarren adinekoen eta euren familien aurrean gizarte-sentsibilizazioa lortzeko. 

HELBURU NAGUSIA

Ø    Gizartean hirugarren adinekoekin, mendekotasunarekin, zaintzaile eta familiarekin zerikusia duten ideiak, sinismenak eta ezaugarriak aldatzeko jarduerak gauzatzea.

Ø      Mendeko hirugarren adinekoei eta familia laguntzaileei laguntza emateko gizarte- eta familia-sareak sortu eta horiei eustea.

Ø      Mendeko pertsonak, eta, bereziki, dementzia duten pertsonak etengabe zaintzearen ondorioz sortzen diren ondorio fisiko, psikiko eta gizartearekin lotutakoak azaltzea.

 

EZAUGARRIAK

Gaixoekin eta familia zaintzaileekin batera garatu diren esku hartzeko programak zabaltzea, esaterako, prentsaurrekoak, irrati eta telebistako programak...

·        Erkidego guztian zehar egindako oroitzapen-ekitaldiak, prestakuntza- eta informazio-ekitaldiak, edo talde zehatzei zuzendutako ekitaldiak, besteak beste, hitzaldiak, eztabaidak, mahai-inguruak, zinema-forumak, baliabide zehatzetara egindako bisitak, etab.

·        Erantzukidetasuna eta familiako laguntza bultzatzeko kanpaina zehatzak hedatzea informazio-liburuxken, triptikoen edo bereziki diseinatutako ikus-entzunezko materialen bidez.

·        Mendekotasunarekin eta familia zaintzaileekin zerikusia duten kongresuetan eta foroetan ahoz edo idatziz komunikazioak egitea.

ARGIBIDEAK JASO ETA IZENA EMATEKO

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa. Adineko Pertsonen Arloa.

Tel.: 94 620.05.46 / 94 620.18.60

Webgunea: www.amankomunazgoa.com

helbide elektronikoa: terceraedad.mdurango@bizkaia.org

Durangoko Udalaren Pertsonen Arloa

Tel.: 94 620.03.21

Web: www.durango-udala.net

e-mail: alarreategi@durango-udala.net